es / eu
l
eskola
l
topaketak-bakarraldiak
l
irakasle prestakuntza
l
 
   
-
------------------
-
---------------
-
---------------
-
------------------
   

 

 

 

 

Hiru maila ezberdinetan antolatzen ditugu taldeak, zenbait aldaeren arabera: adina, eskarmentua edo arlo bat edo besteren lanketa.

 


 

IKUSPUNTUA

 

Izandako zabalkuntzaren ondoren tai txia modu askotan aurkezten da egun: ariketa bigun, erlaxatze teknika, kirol... baita ikuskizun gisa ere.

30 urtetik gorako eskarmentuak gure ikusmoldea zehaztu du. Haren gaineko zehaztapenak nahiaz gero, hona zenbait artikulu:

» Juan Gorostidiri elkarrizketa: Laborategi baten premiaz

» Levantar la mirada: Qué es una sesión de tai chi chuan

» Levantar la mirada: Formas de contacto en el tai chi chuan, consideraciones y paradojas

» Levantar la mirada: Movimiento/respiración/concentración. Otros criterios básicos para la práctica del qi gong

 


 

Hastapena

 

Lehenengo mailan oinarrizko teknika martzialak ezagutzen ditugu (posizio, mugimendu nahiz eraso eta defentsarakoak). Teknika hauek, berez duten interesaren gainetik, norbere gorputzean eta espazioan dugun kokatzearen erreferente bilakatzen dira. Horien bidez mugimendu zentratua zer den ikasten dugu, gorputzaren ardatz eta planoak, eta abar.

Saio bakoitzeko sarrerak (artikulazioen mugimenduak, luzaketak eta hainbat postura ariketak barne) soinketa zabala osatzen dute, baita taitxirako prestakuntza berezia.

Mugimendu azkarren osagarri, oso mantso egiten dugun forma bat ikasten dugu ( Pekingo tai txia). Bakarka egiten ditugun hainbat ariketa, lagun batekin saiatzen ditugu ere, besteak ematen digun egokitasunaren bila.

Qi gong izeneko zenbait lan estatiko eta dinamikoak osatzen du saio bakoitza.

 

 

Aurreratua

 

Maila aurreratuak oinarrizkoen jarraipena besterik ez dira, baina konpromiso argiago bat eskatzen dio bakoitzari nahiz taldeari. Harreman lana modu aske eta sakonago batean lantzen dugu, esku bultzaden ariketetatik borroka libreraino. Forma berriak eta qi gong ariketak sakonean lantzeko aukerak ematen dizkigute.

 

Ordutegia (urritik ekainera, biak barne):

 

• Astearte eta ostegunetan:

» 10:00 - 11:30   Maila ezberdinak

 

 

Irakaslea:  Marina De Franceschi

 

Gehiago jakiteko:

» Formación de profesores: Programa técnico


 

Tai txi txuan adinekoei egokitua (soinketa terapeutikoa)

 

Norberarentzat denbora gehiago ematen duen bizitzaren sasoi honetan, zeure osasunaren aldeko joera aktibo bat proposatzen dizugu, soinketa egoki baten bitartez:

  • Soinketa oso bat, jarrera eta erlaxazioa kontutan hartzen duena, baita koordinazioa eta sendotasuna, malgutasuna eta gihar-tonua.
  • Gorputza eta sentsazioak beste maila batzuekin lotzeko aukera (emozio nahiz buruarekin).
  • Mugak ezagutuz zentzu gainditu daitezkeen eta zeintzuekin bizi behar dugun.

 

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu (elkarrizketa eta jarraipen indibidualizatuekin).

Tai txiaren lanabesak erabiltzen ditugu honetarako, baita beste zenbait ere (automasajea, luzaketak, hezkuntza posturala, txi kung e.a.)

 

Ordutegia (urritik ekainera, biak barne):

• Astelehen eta asteazkenetan:

» 10:00- 11:30

 

Irakaslea:   Fernando Aranburu

 

» Elkarrizketa Euskadi Irratian: Taichia adinekoentzat


 

Yi chuan

 

Postura landuko dugu (Zhang Zhuan), mugimendua (Shelu) eta kontaktua (Tui shou eta aplikazioak).

 

Ordutegia:

 

• Ostegunetan:

» 19:00 - 20:30

Irakaslea:  Mariaje Fuente

 

  irakaskuntza » eskola » ikuspuntua              youtube         facebook         info@taichichuaneskola.com
   
Tai Chi Chuan eskola.  Campanario 10,  20003 Donostia-San Sebastián.  655 405 174